NOLA EGITEN DUGU


Nola egiten dugu


RB3-k, izatedun hiriaren, bere arazo eta hobekuntza bideen gaineko I+G (ikerketa eta garapen) lan sakon baten emaitza den lanerako tresna konplexu eta malgu bat du:

  • Hiri Berroneraketa Integralerako Metodologia
  • Gizarte Elkarrizketa Erreminta.

Bi metodoek, beraien egitura eta edukiengatik, hiri eraldaketa prozesuetan integraltasuna bermatzeko eta inplikaturiko eragile guztien parte-hartze eraginkorra ahalbidetzeko ezinbesteko oinarria osatzen dute.


Hiri Berroneraketa Integralerako Metodologia

enfoque

Nahiz eta bere aplikazio esparruarekin, hiri espazioarekin, bat etortzeko ikuspegi kualitatibo bat aplikatu, metodologia zientifiko bat da.

Metodoak, prozesuaren garapen zuzenerako prozedura eta teknikak ezarri eta erreminta zehatzak definitzen ditu. Testuinguruaren eskala anitzeko ezagutzatik eskuhartze integralen definiziora daraman prozesu bat da. Eskuhartzeek, atzemandako beharren gogobetetze maila maximitzatzeko gaitasuna dute.

Bere egiturak, malgua baina zorrotza denak, eskala, gai eta testuinguru ezberdinetan aplikatzea ahalbidetzen du.

Metodologia Ikerketa Akademikoko esparruan diseinatu da eta hainbat proiektutan aplikatu da.


Gizarte Elkarrizketarako Erreminta Metodologikoa.

enfoque

Eragile anitzen arteko elkarrizketa prozesuak garatzea bideratzen duen Erreminta zientifiko bat da. Prozesu hauek, talde ezagutza, hausnarketa eta deliberazio ibilbide baten bidez eraldaketara bideratuak daude.

Metodoak parte hartze prozesu bakoitzaren garapen zuzenerako prozedura eta teknikak ezarri eta erreminta zehatzak definitzen ditu. Bere egiturak, proposaturiko ibilbidea modu koherente eta kontsekuentean garatzea bideratzen du. Honek emaitzen kalitate eta eraginkortasuna maximizatzen du eta bere aplikagarritasuna errazten du.

Erreminta Metodologikoa marko bat bezala dago pentsatua, prozesu bakoitzaren diseinua gidatzen duena.

Erreminta, eremu akademikoan garaturiko ikerketa ibilbide teoriko–praktiko bati esker garatu da eta hainbat proiektutan aplikatu da. Bere egitura inguru informatiko batera eraman da, prozesu bakoitzaren zati bat online egitea ahalbidetuz.